Gomendio erabilgarriak


Done jakueren bidea egiteko zenbait gomendio erabilgarri

Ezinbestekoa da egin behar diren etapen berri izatea eta bideari ekin aurretik fisikoki prestatzeko ariketak egitea. Hortik aurrera, erromesaldia egiteko dugun denboraren mende gaude, horren arabera zehaztuko baititugu egunean egin beharreko ibilbidea


  1. Ahal beste informazio jaso. Gomendagarria da oso Done Jakueren bidearen historia irakurtzea eta ezagutzea, horrek gertakari berezi baten partaide sentiarazten baitu erromesa. 
  2. Bidaiaren plana egitea. Behar beharrezkoa da bidaia plana egitea: eguneko 25 edo 30 kilometroko etapetan zatitu behar da ibilbidea, etapa luzeak eta laburrak tartekatuz. 
  3. Aurretik fisikoki prestatzea. Toki menditsuetatik ibilbideak egin behar dira, gero eta zailtasun handiagoz. 
  4. Bidaia antolatzen amaitzerakoan, familiari planaren kopia bat ematea gomendatzen da, edozein unetan zu lokalizatu ahal izateko.


Santiagoko bidaian

  1. Bide osoa geziz eta mugarriz dago markatuta. Ez dago galtzerik. 
  2. Hartu bidea lasai, ez hasi indartsuegi, eta pixkanaka?pixkanaka joan, harik zure erritmo egokia zein den topatu arte. Iristea da garrantzitsuena. 
  3. Gauez egingo baduzu ibilbidea (gomendagarria ez den arren), eraman distiragailuak, eta bete itzazu bide hezkuntzako arauak. 
  4. Gozokiek eta fruitu lehorrek berehalako indarra eskaintzen dute. 
  5. Udan saia zaitez ordurik beroenak saihesten. Eraman eguzkiko krema eta erabili kamiseta eta galtza motzak hasierako egunetan, azala berora ohitu dadin. 
  6. Hobe daitezkeen gauzak topatuz gero, jakinaraz iezaiezu arduradunei, ezbairik gabe. 
  7. Har itzazu egokiro zure bidea ahalik eta atseginena izateko lanean ari direnak. 
  8. Zuhurra izan gastuetan eta ez eskatu doako ostatua. 
  9. Beroak akituta bazaude, aurki ezazu itzala, eta edan ura gatzarekin. 
  10. Eutsi goiari arazoak eta oztopoak datozenean; gogoan izan bidea sekula ez dela aterako antolatu bezala.


Erromesaren motxila

Santiagora doan erromesak ondokoak eraman beharko ditu:

  1. Motxila eroso eta arina, aurrean uhalak eta poltsiko ugari dituena. Ez diogu pisu handirik jarri behar, gurekin joango baita bide osoan. 
  2. Oinetako egokiak, ez estreinatu berriak. Orkatilari ongi eusten dioten bota sendo eta arinak. Kotoizko galtzerdi ugari, maiz aldatu ahal izateko. 
  3. Bidea egingo dugun sasoiaren araberakoa izango da arropa. Arina udan, eta beroak neguan. 
  4. Lozakua oso erabilgarria da. Gomendagarria da burko zorroa eta isolatzailea eramatea. 
  5. Mahai tresnak eta labana dira eraman beharreko sukaldeko tresna bakarrak. Kantinplora aldean eraman beharko dugu ibilbide osoan, jakina. 
  6. Makila ere ez dugu ahaztu behar, lur zakarretan lagungarri izango baitugu. 
  7. Komuneko papera, toaila eta azazkal moztekoa, derrigorrezkoak. 
  8. Botika kutxan: haria eta orratza babak sendatzeko, guraizeak, esparatrapua, alkohola, eguzkiko krema eta oinarrizko medikamentuak (esaterako, aspirinak eta parazetamola). 
  9. Agiriak: Nortasun Agiria eta Gizarte Segurantzako txartela. Bada Done Jakueren bidea egiten ari garela egiaztatzen duen gutun bat. Ibilbideari ekiten diogun tokian bertan eskatu behar dugu. 
  10. Eraman daitekeen dirurik onena kreditu txartela da. Sakelan, behar beharrezkoa besterik ez. 

Gomendio erabilgarriak