Roncesvalles-Orreaga

Bortuak igaro eta gero, Pirinioak atzean utzita, bidearen azken zatia da Orreaga ibiltariarentzat, artean helmugarako 700 kilometro geratzen zaizkion arren. Erromesek Done Jakueren bideko bigarren puntu nagusitzat dute Orreaga, Santiagoko katedralaren atzetik, Orreagako arte multzoak berebiziko indar historikoa eta sinbolikoa baitu.


Orreaga
eta Bidea


Orreaga eta Bidea

Done Jakueren bidearen sorburuak


Jakin badakigu IX. mende hasieran hasi zirela Done Jakue gurtzen eta gorpuzkiak jauresten; ez dakigu, ordea, noiz hasi ziren erromesaldiak. Zantzu batzuen arabera, Galizia eta Asturiasko munduarekin uztarturik agertzen da Orreaga aspaldiko garietatik, hain zuzen, IX. mendetik. Nolanahi ere, X. mende arte, hots, erregetza kristaua garaile izan eta finkatu arte eta Pirinio aurreko arroetan euren izaeraz erabat jabetu ziren arte, erromesaldia ez zen seguruago bilakatu.

Zenbaitetan, bidearen “ibilbide berria” finkatzea Antso III Handiari (1004-1035) egotzi zaion arren, zalantzarik gabe Antso I.a Gartzesek (905-925) segurtatu zuen galtzada erromatarrari segituz Iruñera eta handik Najerara doan Done Jakueren bidearen zatia, mendebalderantz Santiagora eramaten duena.


Roncesvalles-Orreaga
Lehen planoan, ustez kolejiataren lehen ospitalea izan zenaren arkeologia arrastoak.
Lehen ospitaleak

Erromesek, gehien bat, atseden hartzeko lekuren bat behar zuten Pirinioetako mendateak nekez igo ostean. Horrenbestez, ez da harritzekoa XI. mendetik San Salbatoreri eskainitako monasterio-ospitale txiki bat egotea Ibañetako gainean. Leire monasterioak zuen Ibañetakoaz arduratzeko zeregina.

Dena dela, Done Jakueren fenomenoak indarra hartzen jarraitzen zuen, eta ez zirudien zentzuzkoa Nafarroako Elizaren burua, Iruñeko Apezpikua, haren elizbarrutian sartzean erromesei arreta emateko jardueratik at egotea. Hala, 1127. urtean Sancho de Larrosa apezpikuak laiko eta elizkoien kofradia sortzea erabaki zuen, Orreagatik gertu erromesei arreta emateko aterpetxe bat eraiki zedin.

Kofradia ere ez zen nahikoa izan, eta 1135ean kalonjeen kolejiata batek -Sancho priorearen zuzendaritzapean- hartu zuen ospitalearen gidaritza. Apezpiku sortzaileak inguruko ibarretako errentak eman zizkion, ekonomia eta gizarte esparruaren -jabetzaren- oinarri gisa; eta denborak aurrera egin ahala, erresumako mugak gainditu zituen. 1137 Honorio II. aita santuak Kabildoa sortzea berretsi, eta lehen hornidura eskaini zuen: azken urratsa egina zegoen, beraz.


Liber Sancti Jacobi


Gurutzaden garaian bete-betean sarturik erromesaldiak Erromarantz edo Jerusalemerantz indartsu bideratu zitezkeen arren, txoko guztietan hedatu zen Done Jakue gurtzeko joera, eta horren eragile nagusia Liber Sancti Jacobi famatua izan zen, 1140an erromes frantses batek idatzirikoa.

Erdi Aroko erromesaldiaren zuzeneko lekuko da Liber, eta Done Jakueren tradizioari lotutako kontakizun ugarien zati handi bat jasotzen du, beste zenbait liturgia eta erlijio testuez gain. Orobat, Erdi Aroko Erromesaren Gida bitxia ere badakar, ziur aski Aymerico Picaudek idatzitakoa. Haren edukian -hamaikatxotan irakurria eta aipatua- seguruenik ibilbidea behin baino gehiagotan burutzeak dakarren esperientziaz azaltzen du Done Jakueren bidea. Sobera ezgun ditu Nafarroako lurrak, eta xehetasun franko eskaintzen dizkie. Lurralde honetako jendea, dena den, ez zuen batere begiko ez eta paisaia bera ere -babesgabea eta itxia baitzitzaion-, eta ez du alderi horiek adierazteko aukerarik galtzen.

Famatuak da, halaber “Errolanen Kantorea” XIII. mendeko “La Pretiosa” kodizeari dagokiona. Aterpetxearen arreta baldintzetaz mintzo da bertan, eta Aymerico Picauden oso bestelako ikuspegia eskaintzen du. Ziotenez, fedegabeei nahiz kristauei, aberatsei zein pobreei… denei irekitzen zitzaien hango atea, inolako desberdintasunik egin gabe. Ibiltariek bainua hartzen zuten han, eta oinetakoak konpontzen zitzaizkien. Gaixoei arreta handiago eskaintzen zitzaien, kalitate handiagoko produktuekin zaindu, eta ohe garbi eta bigunetan hartzen zuten atseden, emakume eder eta zintzoek zainduta. Ospitaleak bost bazkari ematen zituen ogiz, ardoz eta haragiz osatuak, eta gutxienez hiru gauez bertan egoteko aukera eskaintzen zien ibiltariei.


Roncesvalles-Orreaga
Karlomagnoren siloaren alboan
dagoen Santiagoko kapera.
Done Jakue Orreagan

Bortuak igaro eta gero, Pirinioak atzean utzita, bidearen azken zatia da Orreaga ibiltariarentzat, artean helmugarako 700 kilometro geratzen zaizkion arren. Erromesek Done Jakueren bideko bigarren puntu nagusitzat dute Orreaga, Santiagoko katedralaren atzetik, Orreagako arte multzoak berebiziko indar historikoa eta sinbolikoa baitu.

Orreagan, berriz, “Karlomagnoren siloa” delakoaren ondoan kokatutako kapera gotiko txiki eta xumea da Done Jakueri gur egiten dion eraikuntza bakarra. Argi dago, beraz, Santiagorako erromesaldia dela, Karlomagnoren munduarekin batera, Orreagako funtsezko oinarri.



Orreaga
eta Bidea