Espiritualitatea

Orreaga ez da, soilik, Europako lehendabiziko bideko geldiunerik pribilegiatuena.
Mendez mende, Nafarroako erlijiozko bilgune jendetsuenetarikoa izan da.


ELIZKIZUNAK
“Erromesen Bedeinkapena”

Egunero atsaldetako Mezaren ostean ematen da. Edo eskatzen den bakoitzean ere.

Aitortzak

Meza hasi baino lehen, ordu erdi aurretik, eskaintza izanen da.
Santutegiko kalonjeak beti prest daude Aitormenak entzuteko, edota hitz egiteko. Arren etxeko langilei eskaera egin.

Mezak

Igande eta jaiegunak:

12.00tan – 18:00tan (urte osoan).

Larunbatak eta besta bezperak:

18:00tan

Lanegunetan:

20:00tan.


ORREAGAKO BEILAK

Done Jakuek eragindako debozioa gorabehera, Orreagako Ama Birjinaren gurtza handia eratu da mendez mende, eta beila ugariren bidez adierazi da hori. Eragin horren erakusgarri gorena 1960an irudiari koroatze kanonikoa egin ziotenekoa izan zen. Aurrez baziren, Nafarroan, Andre Mariaren beste zaindaritza batzuk koroatuta, hala nola Iruñeko Santa Maria, Lizarrako Puyko Ama Birjina eta Uxueko Ama Birjina.

Uxueko Ama Birjina Nafarroako hegoaldeko zaindaritzat daukaten gisa berean, Nafarroako Pirinioetako erregina dugu Orreagako Santa Maria, ezbairik gabe. Haren kofradia, 1985ean berreskuratua, kofrade gehien dituena da Foru Erkidegoan: hiru mila kidetik gora, hain zuzen ere. Kofradiaren erromerien eragin zabala horren lekuko da

Orreagako Ama Birjinaren festaburua irailaren 8an ospatzen da, Mariaren Jaiotza ospatzen den egunean. Hala ere, inguruetako herri eta haran gehienak udaberrian egiten dute Pirinioetako Ama Birjinarengana doan beila


Maiatzean eta ekainean Aezkoa, Oroz-Betelu eta Artzibar eta Erroibar haranetako bizilagunak, Luzaide, Aurizperri eta Auritz herrietakoekin, Agoizko parrokiakoekin eta Iruñeko Txantreako San Jose parrokiakoekin batera, Orreagako Ama Birjinari omen egitera joaten dira. Zikloa irailean ixten da, Iparraldeko (Baisse Nabarre) bisitaldiarekin. Hala, bada, hona erromerien egutegia:

Maiatzaren 1an (goizean) ….. Aezkoa
Maiatzaren 1an (arratsaldean) ….. Iruñeko Txantreako San Jose parrokia
Maiatzeko lehenengo igandean ….. Luzaide-Valcarlos
Maiatzeko bigarren igandean ….. Artzibar eta Oroz-Betelu herria (biak batera)
Maiatzeko hirugarren igandean ….. Erroibar
Maiatzeko laugarren igandean ….. Aurizberri-Espinal
Maiatzeko bosgarren igandean, edo ekaineko lehenenegoa ….. Auritz-Burguete
Ekaina (aldatuz doazen igandeak) ….. Agoizko parrokia
Irailaren 8aren aurretiko asteazkenean ….. Iparralde (Baisse Nabarre)

Horietan guztietan, markatuta gelditu da ospitaleak eskualde horiekin duen harreman sakonaren oroitzapena. Eskualde horiek, izan ere, Pirinioetako goialde hartatik zuzendu zituzten, zazpi mendez, hala espirituaren arloan nola ekonomiarenean.


Aezkoako beila

Orreagara joaten diren beila guztietatik ikusgarriena eta koloretsuena doike, Aezkoakoa da. Parrokietako gurutzeak buru dituztela, prozesioan joaten dira haraneko alkateak, gazteak eta haurrak, eskualdeko jantzi askotarikoez apaindurik.

Tunikadunak, debozio eta sakrifizio espiritualaren ordezkari gorenak, bi ilaretan doaz oinez, burua estalita eta nork bere gurutzea bizkarrean (gurutzea buruaren gainetik altxatuta). Haien atzetik, emakume penitentziagile oinutsak, beloaz estalita, gurutzefika eta arrosarioa daramatela.

Debozioaz gainera, Ama Birjinari egindako bisitaldiok herri jai handia dira. Kolejiataren inguruko zelai eta zuhaiztietan egiten da jaia.


Artzibarreko eta Orotz-Beteluko beila,
1987ko maiatzean
Artzibarreko eta Orotz Beteluko beila

Artzibarreko beila, Orotz-Betelurekin batera egiten dena, konstanteena izan da historian. Badakigu XVI. mendetik egin dela, baina lehenago ere egin bide zen.

Erromesak bi tokitatik abiatzen dira: Orotz-Betelutik goizeko seietan, eta Arrietatik zazpietan. Lehenengoan Azparrengo, Olaldeako, Artzibako Gorraitz eta Artozkiko erromesak doaz; bestean Lusarretakoak, Saragüetakoak, Urdirotzekoak, Uritzekoak, Artzinarko Muniain-ekoak, Arrietakoak, Hiriberrikoak, Imizkotzekoak, Espotzekoak eta Lakabekoak.

Biak iristen dira errepideen bidegurutzera eta herri bakoitza bere tradiziozko kantuak eta bere arrosarioa egiten ditu. Parrokietako gurutzeak daude martxaren bukaeran, dagokion alkatearen aurretik, eskuan aginte makila duena. Erromesak bi ilaratan doaz, gurutzea bizkarrean bermatuta, enbor laburretik eutsita, eta besoak altxatuta.

Kolejiata ikusten denean eta arrosarioa bukatzen denean, parrokia bakoitzak bere letaniak kantatzen ditu. “Ora pro nobis” garrasia leku berean errepikatu izan da mendeetan zehar, eta barkamen, poztasun eta laudorio aldarrikapenak eta Ama Birjinaren omenezko hitz ederrak irudikatzen ditu. Kolejiatako Kabildoak harrera egiten die erromesei, priorea izaten da burua, eta denak sartzen dira elizan meza jendetsua egiteko, aitortzeko eta opariak emateko Ama Birjinari.

Mezaren ostean bazkaria dator eta salda tradizionala hartzen dute erromesen aterpetxean. Herrikoek taldeka jaten dituzte perretxikoak, amuarrainak, axuria eta mamia. Pozez eta ondo pasatzeko gogoz betetako otorduak dira, eta inguruko bizilagunek elkartasuna eta kohesioa agertzen dute.

Bazkal ostean, arratsaldean, Artzibarko eta Orotz-Beteluko salbea kantatzen da (doinu oso berezia duen salbea), eta amaiera bikaina ematen diete eguneko ospakizunei. Jaiaren ostean, erromesak etxera itzultzen dira Andre Mariaganako ilusioak indarberrituta.

ORREAGAKO ANDRE MARIAREN KOFRADIA


1127. urtean, Iruñeko apezpikuak, Antso Larrosako prelatuak, Orreagako inguruetan klerikoz eta laikoz osatutako kofradia sortzea erabaki zuen, erromesez arduratzeko. Zenbait gorabehera politikok hasiera batean ospitale txikia izango zena garrantzi handiko arretagune bihurtzearen alde egin zuten. Orreagako Andre Mariaren Kofradia 1985ean berreraiki zuten. Gaur egun, Foru Komunitateko ugarienetakoa da, hiru mila kide baino gehiagorekin. Kapituluarekin bete-betean lankidetzan dihardu erlijio- eta kultura-ekintza askotan eta hiru hilean behin ateratzen den aldizkari batean.

cofradia.de.roncesvalles@gmail.com