Roncesvalles-Orreaga

Bere bost toki nagusietan barnako ibilaldia,
Nafarroako Mendialdeko bihotz espirituala baita,
haren historia, artea eta kondaira barne,
eta aspaldi-aspaldiko altxorrar biltzen baititu:

Orreagako Andre Maria, Antso VII.a Azkarra eta Navas de Tolosako bataila,
Orreagako Museo-Altxorra, Donejakue bidea, Orreagako bataila.


BISITAK ORREAGAKO ERREGE KOLEGIATARA

Taldeka eta hainbat hizkuntzatan egin daitezke Arduraduna: Julio Asunción.

Tel: +34 670 289 997, hobe Whatsapp.
E-mail: visitas@roncesvalles.es
Monumentu-multzoa irailaren 8an, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an ixten da.

ORREAGAKO TURISMO BULEGOA

Antzinako errotan kokatua.

E-mail: oit.roncesvalles@navarra.es

Turismoa Orreagan: visitnavarra.es/eu/orreaga/

Nafarroako turismoko webgunea: visitnavarra.es


Ikusi nahi al duzu zer duzun zain gure bisita kulturaletan?


1

Ibilbidea Orreagako Andre Maria elizan hasten da. Andre Mariari eskainitako santutegi garrantzitsuenetako bat eta Nafarroako Mendialdeko gune espirituala, Orreagako Ama Birjinarekiko debozioagatik. Estreinako eraikuntza guztiz gotikoa da Nafarroan; estilo frantziar primitiboa da, garbi-garbia.



2

Klaustroa eta kapitulu-aretoa, non Antso VII.a Azkarra lurperatuta dagoen, hau da, Navas de Tolosako bataila ospetsuan (1212) parte hartu zuten erregeetako bat. Erregearen estatua etzan bikainaz gain, batailan hautsitako kateen zati bat eta bataila irudikatzen duen beirate ezaguna daude ikusgai kapitulu-aretoan.



3

Museo-Altxorra Nafarroako ondare historiko eta artistikoaren pieza garrantzitsuenetako batzuk erakusten dira hemen, hala nola Miramamolinen esmeralda, Orreagako ebanjelio-liburua, Karlomagnoren xakea eta Nafarroako koadro onenetako bi: Familia Santua San Joan haurrarekin, Luis de Moralesena (“El Divino”), eta Orreagako triptikoa.



4

Santiago eliza, XIII. mendeko kapera gotikoa, Konpostelako apostoluari eskainia, Donejakue bideak Orreagaren sorreran izandako garrantziaren sinboloa.



5

Karlomagnoren siloa. Orreagako eraikin zaharrena. Kondairak dioenez, hemen lurperatuta daude Orreagako batailan (778. urtea) hil ziren frankoak. Erromesen hilerria ere izan zen mendetan.