alemán    
francés    
inglés    
euskera    
castellano    
Tuiter   Facebook  
Buscar 
Roncesvalles
Roncesvalles
 

ORREAGAKO MUSIKA

Kolegiatak musikarekin duen harremana aspalditik dator. Horren lekuko dira, adibidez, XIII. mendeko bi kantu-liburuak, museoan erakusgai dagoen altxorraren parte direnak. Hain ederra ez bada ere, izugarrizko garrantzi dokumentala eta artistikoa du Orreagako musika-bildumaren zati handienak. Artxibategian dago gordeta, koaderno, paper solte eta eskuz idatzitako pergaminoetan. Horiei gehitu behar zaizkie liburutegian gordetako polifonia eta gregorianoko 38 kantu-liburu. Guztira 884 konposizio dira, eliz artekoak gehienak, XVI. eta XVIII. mendeen artean konposatutakoak. 

 Baina musika ozen entzuten da oraindik Orreagan, bai liturgian, bai urtean zehar ospatzen diren kultura- eta erlijio-ekitaldi ugarietan. Horietan jardunaldiak eta kontzertuak nagusi dira udako gauetan.