alemán    
francés    
inglés    
euskera    
castellano    
Tuiter   Facebook  
Buscar 
Roncesvalles
Roncesvalles
 

HARANEKO ARTEA

[Eskualdeko mapa ikusi]   

Erromesaren omenezko monumentua,
Oteizarena, Luzaiden.s

Bortuez haraindiko bidea

Orreagaz gain, Nafarroako Pirinioetako ekialdean Luzaide eta Auritz herriak ere badaude.

  • Luzaide-Valcarlos mugan bertan dago, baina Pirinioen beste aldean, eta antzinako Bortuez Haraindiko merindadeko herri bakarra da. Bertako artearen altxorren esparruan Done Jakue Apostoluaren parrokia, Santa Maria Magdalenaren ermita eta nazioarteko harrizko zubia ditugu. Aipatzekoa da, era berean, Erromesaren omenezko monumentua, Jorge Oteiza eskultorearena.

     

Auritzeko elizaren irudia.

  • Auritz-Burguete herri txikia da, kale bakarra du, eta Done Jakueren Bideko erromesen zirkulazioaren eraginez sortu zen 1124. urtean. Frantziako ejertzitoak 1794an suntsitu bazuen ere, begi bakarreko zubia gordetzen du oraindik ere, Erdi Arokoa.

Aribeko Erdi Aroko zubia

Aezkoa

Aezkoa Orreagako ekialde-hego-ekialdean dago, eta bederatzi herri ditu, Garraldak, Orbaizetak eta Abaurregainek egiten duten triangeluaren barruan. Guztiek dituzte lan erromaniko eta gotikoak, bai eta Pirinioetako garaiak ere, interes kulturalekoak izendatu zituztenak 1993. urtean.

  • Garralda Aezkoako haraneko herrigune guztien artean mendebalderago dagoena da, eta 1898an suntsitu zuen sutea eta gero berreraiki zuten. Arte ondareari dagokionez, fuste errenazentistadun gurutzadura nabarmentzen da, 1794. urtean suntsitutako Erdi Aroko harriaren ordez ezarri zena, bai eta Masamigelena garaia ere.

     
  • Ariben haraneko Biltzar Nagusiko egoitza dago, eta Pirinioetako garai bat ere du (Domench izenekoa), bai eta Erdi Aroko zubi bat ere, Irati ibaia gurutzatzen duena.

     

Uno de los hórreos de la localidad de Aria.

  • Arian ere lau garai ikus daitezke (Apat, Etxeberri, Jamar eta Jauri), eta bataiarri erromanikoa du San Andres Apostoluaren elizaren barruan.

     

  • Hiriberri Aezkoan San Salbatoreren eliza gotikoko erretaula nabarmentzen da, XV. mendekoa. Lau garai ere ditu (Elizondo, Reka, Portal eta Juaki).

     

  • Garaioak XIII. mendeko eliza gotikoa du, San Andres Apostoluaren omenezkoa, eta Pirinioetako garai bat ere bai (Maisterra).

     

  • Abaurrepea-Abaurrea Bajan San Martin Toursekoaren eliza dago, XVI. mendeko harrizko koruaz. Herriko sarreran dagoen gurutze errenazentista ere azpimarratu beharra dago.

Abaurregaina-Abaurrea Alta zerutik ikusita.

  • Abaurregaina-Abaurrea Alta Nafarroako herririk garaiena da. 1.032 metroko garaieran dago eta, ondoko herrian bezala, San Martin Toursekoaren omenezko eliza gotikoa du, XVI. mendeko harrizko koruaz. Erdi Aroko hilarri ugari ere ditu erakusgai.
     
     
  • Orbaran dago San Erromanen eliza gotikoa, XIII. mendekoa. Garai bat izan ez ezik (Jabat), Zubialdea Erdi Aroko zubia dago bertan, non, kondairarekin bat, gaztatzat hartu zuten ilargiak uretan eragindako isla.

     

  • Orbaizeta haraneko herririk bitxienetarikoa da, mende batez Errege Arma Lantegia edo Arma Ola egon baitzen bertatik gertu. Herriak mendi zati bat eman zuen lantegia instalatzeko, duela gutxi berreskuratu duena. Arma ola erortzear dago gaur egun, eta XVIII. mendeko industria arkitekturaren altxor bat da.

Santa Maria Artzibarkoaren Parrokiako kanpoaldea..

Artzibar

Aezkoaren hego-ekialdean, Urrobi eta Irati ibaien artean, Artzibarrek Nafarroako arte erromanikoaren altxor bat du, nahitaez bisitatu beharrekoa.

  • Arce. Zanduetara iritsi eta apur bat lehenago, zubi txiki batek ibaia gurutzatzen du zuhaitzen artean, oinez gurutzatzekoa, eta metro gutxiren buruan Santa Maria Artzibarkoaren ermitara iristeko balio du. Egiturak oinplano laukizuzena eta burualde erdizirkularra ditu, eta kanoi erdiko gangaz estalita dago. Ganga parpain arkuez sendotuta dago, eta, oro har, proportzioen harmonia harrigarria eta erliebeetako fintasuna nabarmentzen zaizkio. Erliebeak bereziki deigarriak dira portada estaltzen duen teilatutxoan zein portadan bertan.

     

Santa Maria Artzibarkoaren erliebe baten xehetasuna

Landare irudiz eta Itun Berriko pasarteko eszenaz apaindutako kapitelak nabarmentzen dira. Santa Maria Artzibarkoa bisitatzeko ariketarik interesgarrienen artekoa da erliebe eta kapitel horietako xehetasun ugariak behatzea.