alemán    
francés    
inglés    
euskera    
castellano    
Facebook  
Buscar 
Roncesvalles
Roncesvalles
 

ORREAGA ETA BIDEA

DONE JAKUEREN BIDEAREN SORBURUAK

Jakin badakigu IX. mende hasieran hasi zirela Done Jakue gurtzen eta gorpuzkiak jauresten; ez dakigu, ordea, noiz hasi ziren erromesaldiak. Zantzu batzuen arabera, Galizia eta Asturiasko munduarekin uztarturik agertzen da Orreaga aspaldiko garietatik, hain zuzen, IX. mendetik. Nolanahi ere, X. mende arte, hots, erregetza kristaua garaile izan eta finkatu arte eta Pirinio aurreko arroetan euren izaeraz erabat jabetu ziren arte, erromesaldia ez zen seguruago bilakatu.

Zenbaitetan, bidearen "ibilbide berria" finkatzea Antso III Handiari (1004-1035) egotzi zaion arren, zalantzarik gabe Antso I.a Gartzesek (905-925) segurtatu zuen galtzada erromatarrari segituz Iruñera eta handik Najerara doan Done Jakueren bidearen zatia, mendebalderantz Santiagora eramaten duena.  

Urkulu gainaren inguruandauden mendien ikuspegia