alemán    
francés    
inglés    
euskera    
castellano    
Facebook  
Buscar 
Roncesvalles
Roncesvalles
 

BIDEAREN NAFARROAKO ETAPAK

Done Jakueren bideak Nafarroan du Espainiako atea; hala, Luzaide igaro ostean, Orreagako errege kolejiata atari modukoa dugu. Kristau adierazgarritasunez beteriko gune historiko paregabea da, Done Jakueren bidearen abenturan murgildutakoei ongi etorria besoak zabalik emateko.

150 kilometro dira Donibane Garazitik Logroñoraino; Foru Erkidegoa iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du, beraz, paisaien edertasun guztien eta ikuspegi aberastasunen erakusgarri bikain horrek.

 

2ª ETAPA - ORREAGA - LARRASOAÑA

 

Larrasoañako aterpetxearen barnealdea, erromesak ohea eta janaria izango ditu bertan.

 

28 Km

Orreagako errege kolejiatatik abiatuta, Nafarroako iparraldeko ezaugarri diren pagoz, urkiz eta pinuz jositako basoetan kokatutako zenbait herri igaroko ditugu. Lehenik Auritzera iritsiko gara, eta bertatik Aurizperri, Mezkiritz, Gerendiain, Lintzoain eta Larrasoaña zeharkatuko ditugu. Herrietara sartzeko beharrik ez badugu ere, Erro eta Zubiri herrietatik gertu ere igaroko gara. Zubirin eta Larrasoañan daude aterpetxeak.