alemán    
francés    
inglés    
euskera    
castellano    
Facebook  
Buscar 
Roncesvalles
Roncesvalles
 

BIDEAREN NAFARROAKO ETAPAK

Done Jakueren bideak Nafarroan du Espainiako atea; hala, Luzaide igaro ostean, Orreagako errege kolejiata atari modukoa dugu. Kristau adierazgarritasunez beteriko gune historiko paregabea da, Done Jakueren bidearen abenturan murgildutakoei ongi etorria besoak zabalik emateko.

150 kilometro dira Donibane Garazitik Logroñoraino; Foru Erkidegoa iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du, beraz, paisaien edertasun guztien eta ikuspegi aberastasunen erakusgarri bikain horrek.

 

1ª ETAPA - DONIBANE GARAZI - ORREAGA

Donibane Garazi Orregari ertsiki lotutako Behenafarroako hiriburu zen.

 

35 Km

Donibane Garazi herritik abiatu, eta pont d'Espagne delakoa gurutzatu behar da. Luzaide herri nafarra da hurrengo erreferentzia puntua. Ibañeta mendatearen magalean dago, eta, hortaz, Espainian dagoen ibilbidearen lehen puntua da, Pirinioak gurutzatu aurretik.

Bide zaharrak galtzada erromatarra jarraitzen zuen Bentarteko pasabideraino -Erdi Aroko idatzietan "Portus Cisere" izenaz zen ezaguna, eta bide tarte horretako zatirik gogorrena zen berau. Neguan ez da gomendagarria Bentarteko ibilbidea aukeratzea, biziki arriskutsua baita. Hainbat ibiltari hil da han. Horrenbestez, hobe da egungo errepideari jarraitzea.

Ibañetako mendatea gaindituta, egungo errepidetik, Orreagako errege kolejiatara iritsiko gara, erromesentzako lehen aterpetxera, alegia.