alemán    
francés    
inglés    
euskera    
castellano    
Facebook  
Buscar 
Roncesvalles
Roncesvalles
 

ERROMESAREN MOTXILA

Santiagora doan erromesak ondokoak eraman beharko ditu:    

  • Motxila eroso eta arina, aurrean uhalak eta poltsiko ugari dituena. Ez diogu pisu handirik jarri behar, gurekin joango baita bide osoan. 
  • Oinetako egokiak, ez estreinatu berriak. Orkatilari ongi eusten dioten bota sendo eta arinak. Kotoizko galtzerdi ugari, maiz aldatu ahal izateko. 
  • Bidea egingo dugun sasoiaren araberakoa izango da arropa. Arina udan, eta beroak neguan. 
  • Lozakua oso erabilgarria da. Gomendagarria da burko zorroa eta isolatzailea eramatea. 
  • Mahai tresnak eta labana dira eraman beharreko sukaldeko tresna bakarrak. Kantinplora aldean eraman beharko dugu ibilbide osoan, jakina. 
  • Makila ere ez dugu ahaztu behar, lur zakarretan lagungarri izango baitugu. 
  • Komuneko papera, toaila eta azazkal moztekoa, derrigorrezkoak. 
  • Botika kutxan: haria eta orratza babak sendatzeko, guraizeak, esparatrapua, alkohola, eguzkiko krema eta oinarrizko medikamentuak (esaterako, aspirinak eta parazetamola). 
  • Agiriak: Nortasun Agiria eta Gizarte Segurantzako txartela. Bada Done Jakueren bidea egiten ari garela egiaztatzen duen gutun bat. Ibilbideari ekiten diogun tokian bertan eskatu behar dugu. 
  • Eraman daitekeen dirurik onena kreditu txartela da. Sakelan, behar?beharrezkoa besterik ez. 

Ez da komeni motxilan pisu handia eramatea. Hala egiten baduzu, leher eginda bukatuko duzu hasi eta gutxira.