alemán    
francés    
inglés    
euskera    
castellano    
Facebook  
Buscar 
Roncesvalles
Roncesvalles
 

IX MENDEA

ERROMESALDIARI EKITEN ZAIO


Erromesen gurutzea


 

Sarritan, Antso III Handiari (1004-1035) egotzi zaio Santiagora doan bidearen "ibilbide berria" -aurrerantzean erabiliko zena- finkatzea. Aitzitik, gaur egun badakigu Antso I.a Gartzesek (905-925) finkatu zuela galtzada erromatarretik Iruñera eta handik Najerara doan Done Jakueren bidea, "izarren bidetik" mendebalderantz daramana. Horrekin batera, gainera, musulmanek eskuratutako lurretan hedatzera bideratutako kristau monarkia antolatu zuen; eta, xede hori lortzeko, harreman sendoak ezarri zituen penintsulako gainerako kristau lurrekin.

Summo Pyrineo delakoan erromesei laguntza emateko tokiren batetaz mintzo diren lehen berriak XI. mendeko hirugarren laurdenekoak dira, hain zuzen ere, Iruñeko erregeek, Antso Peñalengoak bereziki, Leireko monasterioari (Jakako bidearen Nafarroako sarrera kokatutakoa) erromesak zaintzeko ardura eskaini ziotenean. Leireri San Salbatoreko monasterio txikia eman zioten (ez dakigu zenbat denbora lehenago eraikia) Ibañetako tontorrean bertan (ermita da gaur egun). Batzuetan "Karlomagnoren kapera" edo "Errolanen kapera" izenak izan zituen eraikuntza zahar hartatik ez da aztarnarik gorde.

Zernahi gisaz, Nafarroa eta Aragoi denboraldi batez batu zirenean (1076-1134), dinastiak berriak Somporteko Kolejiatari eskaini zion zeregin hori (Tolosako ibilbideko erromesen beharrei erantzuten zien kolejiata horrek Aragoin sartzean), eta Ibañetako jaitsieran zegoen aterpetxe txiki baten jabe izan zen XII. mendeko hasieratik.

 

Urte batzuk igaro ziren Iruñeko apezpikuak erromesei laguntza eskaintzera bideratutako politikari ekin arte; izan ere, ordu arte, aipatu berri ditugun bi guneen -Ibañetako San Salbatoreko monasterioaren eta Somport-eko Kolejiataren- ardurapean zegoen garai horretako erromes talde etengabeei arreta emateko zeregina, erromesaldiaren sarrera gune nagusian.

« VIII mendea -|- XII mendea »