alemán    
francés    
inglés    
euskera    
castellano    
Facebook  
Buscar 
Roncesvalles
Roncesvalles
 

TOPONIMOA



Karlomagnoren brontzezko eskultura (Louvreko museoa, Paris). 778. urtean haren armada garaitzeak toponimoari eragin zion.
Tradizioz, Roncesvalles izena "elorrien bailara" bezala itzuli da eta interpretazio hori euskarazko bertsiotik dator, hots, Orreaga izenetik (orreen tokia). Ziurrenik, antzina inguruan zegoen Orierriaga izeneko parajearen izenaren deformazioa izango da. Hala ere, beste teoria batzuen arabera, "erro-zabal"etik dator, hau da, Erroko bailaratik. Izan ere, mende askotan, baila horrekin lotura handia izan zuen.

Piriniotako beste aldeko erromesen eta emigranteen mugimenduekin, azkenean izena frantsestu egin zen (Rozabal, Ronzaval, Roncesvals, Roncesvaux…) eta egungo gaztelaniazko forma hartu zuen. Zalantzarik gabe, frantsesaren eraginak zerikusia du Karlomagnok 778. urtean jasandako porrot tragikoaren oroitzapenarekin. Azken batean, Auritz, zalantzarik gabe, frankoen koroan arantza-oso arantza handia- izan zen.

Nolanahi ere, Orreaga izenak bailara txiki osoa esan nahi zuen, eta, gutxienez XII. mendeko lehenengo urteak arte, egungo Auritzeko herria ere hor sartzen zen.

Hamarkada batzuk geroago, hain zuzen ere Kolegiata egin zutenean, herriaren eta ospitalearen artean bereizi beharra sortu zen. Lehenak Erdi Aro osoan Orreagako burgua izena hartu zuen, bai eta Roncesvalles izena, besterik gabe. Azkenean, burguaren tamainagatik gaztelaniaz Burguete izena hartu zuen (burgu txikia). Bigarrenak, Orreagako ospitaleak, antzinako toponimoa lortu zuen, nahiz eta aurrekoa baino geroago sortu zen.