alemán    
francés    
inglés    
euskera    
castellano    
Tuiter   Facebook  
Buscar 
Roncesvalles
Roncesvalles
 

Ohiko galderak

 

KASU!:
Orreagako aterpeak 183 ohe dauzka. Ezin ditugu gehiago eskeini. 183a betetzen denean, ez da plazarik izango. Inguruetako herrietara joateko beharrean izango zarete. (Auritz... 3 kmtr) 


1.- Nola irits naiteke Orreagara garraio publikoan?

“Autocares Artieda” konpainiak egiten du Iruñea-Orreaga ibilbidea. Hau da bere webgunea:

 http://www.autocaresartieda.com/?scc=roncesvalles

 

2.- Utz dezaket nire autoa Orreagan zenbait egunez aparkatuta, bidea egin eta gero berriz hartzeko?

Bai, aparkaleku publiko bat dago “La Posada” ostatuaren atzean. Zaindu gabeko aparkalekua da, doakoa. 

 

3.- Erreserba daiteke lekua aterpetxean aldez aurretik?

Bai, gure webguneko “erreserbak” fitxan egin dezakezu:

www.alberguederoncesvalles.com

 

4.- Aldez aurretik ordaindu behar dut aterpetxeko egonaldia?

Bai, beste erromes batzuek erabiltzea eragotziko luketen erabili gabeko erreserbak ez egiteko, erreserba egitean kostu osoa ordaindu behar da. 

 

5.- Erreserba egitean, afaria zein gosaria erreserbatzeko aukera izango dut?

Bai, horretarako erreserban adierazi beharko duzu. Webgunean ostatu-aukera hauek dituzu:

Ostatua bakarrik.

Ostatua + afaria

Ostatua + gosaria

Ostatua + afaria + gosaria

 

6.- Aterpetxean badago mantarik, maindirerik edo eskuoihalik?

Ez dago tapakirik, ez eskuoihalik. Zure lo-zakua edo normalean erabiltzen duzuna ekartzea komeni da, eta zurekin eramateko erosoa dena.
Nahiago baduzu, aterpetxean lo-zakua eta mikrozuntzezko eskuoihalak eros ditzakezu. 

 

7.- Badago beste ostaturik Orreagan?

Erromesen aterpetxeaz gain, beste ostatu hauek daude:

“Casa Sabina”

“La Posada”

Benefiziodunen Etxeko hotela

Kontsultatu prezioak eta erabiltzeko aukera gure webgunearen “ostatua” atalean: http://www.roncesvalles.es

 

8.- Zer dokumentu behar ditut aterpetxean ostatu hartzeko?

Erromesaren kredentziala behar da, une horretan Donejakue bidea egiten ari zarela frogatzen duena. Eta indarrean dagoen NAN edo pasaportea aurkeztu behar da.

 

9.- Lor dezaket erromesaren egiaztagiria aterpetxean

Bai. Aterpetxera iristen zarenean, eskatu kredentziala harrerako langileei eta haiek emango dizute. 

 

10.- Zer ordutan egiten da erromesen bedeinkapena?

Bedeinkapena arratsaldeko mezan egiten da Orreagako Andre Mariaren elizan, ordutegi honetan:

Astelehenetik ostiralera: 20:00.

Asteburu eta jaiegunetan: 18:00.

Ordu horietatik kanpo, beti egoten da apaizen bat santutegian. Horrelakoetan, apaizen batekin egoteko eska diezaiekezu kolegiatako langileei. 

 

11.- Nola joan naiteke Orreagatik Donibane Garazira?

CONDA SA autobus-enpresak zerbitzua egiten du Iruñetik (ez da jarraitua); hemen kontsulta dezakezu: http://www.conda.es

Orreagan, inguruko TAXIEK etengabe egiten dute Donibane Garazirako ibilbidea. Kolegiatako tabernetan eska dezakezu zerbitzua. 

 

12.- Bidal dezaket aldez aurretik nire motxila eta/edo bizikleta aterpetxean gorde dezaten?

Bai, edozein garraio-enpresarekin bidal dezakezu eta kontsignan gordeko dizugu behar den denboran, 5 € ordainduta. Bizikleta helbide honetara bidali behar da: 

Orreagako aterpetxea

Kale bakarra

31650 ORREAGA (Nafarroa)

 

13.- Badago motxila-garraioa etapa batetik bestera?

Bai. Kolegiatak hitzarmenak ditu zerbitzu hori egiten duten bertako enpresekin. Gurekin zerikusirik ez duten beste enpresa batzuk ere badaude, baina kolegiatak ez du horietaz erantzuten. Aterpetxean bertan emango dizugu informazioa.

 

14. Eraman dezaket nire txakurra edo zaldia bidea egiteko?

Eraman ditzakezu, baina ezin dira aterpetxeetan sartu eta denek ez dute animaliak hartzeko prestatutako leku bat. Kanpadenda txiki bat ere eraman dezakezu aterpetxeen ondoan muntatzeko, txakurrak bertan lo egin dezan. 

Zaldien edo astoen kasuan, kolegiatatik hurbil dagoen zelai batean atseden har dezakete, aldez aurretik 5 € ordainduta. 

 

15.- Zer ordutegi du erromesentzako harrera-bulegoak?

Bulegoa aterpetxean bertan dago eta etenik gabeko ordutegi hau du: 10:00 - 22:00.  Aterpetxerako sarrera (check-in) 14:00etatik aurrera egiten da, baina 10:00etatik aurrera eros dezakezu ostatu-txartela.

Aterpetxeak goizeko 08:00ak baino lehen geratu behar du libre, garbitzeko.   

 

16.- Zigila dezaket egiaztagiria 10:00ak baino lehen?

06:00etatik 08:00ak arte, erromesak aterpetxetik irteteko ordutegian (check-out), harrera-lekuan zigila dezakezu. Eta beranduxeago iristen bazara, baina 10:00ak arte itxaron nahi ez baduzu, Orreagako edozein jatetxetan zigila dezakezu.

 

17.- Badago dendarik, supermerkaturik…?

Ez, Orreaga oso herri txikia da eta ez du ez supermerkaturik ez farmaziarik. Baina mota guztietako janariak eta edariak saltzeko makinak daude aterpetxean. Hurbilen dauden denda eta farmazia Auritzen daude, kolegiatatik bi kilometrora.

Kolegiatako oroigarri-dendan ere aurki ditzakezu behar diren gauza batzuk: pastak, txokolatea, gazta… Biderako ekipamendua ere: botak, pontxoak, makilak…

 

18.- Aterpetxeak itxita eta/edo irekita daude neguan?

Azarotik aurrera aterpetxe asko itxita daude, baina beste batzuek irekita jarraitzen dute. Normalean, 20-28 km-tik behin gutxienez aterpetxe bat irekita dago. Hemen kontsulta dezakezu:

www.aprinca.com/alberguesinvierno

Informazioa egunero eguneratzen da. 

Orreagako aterpetxea irekita dago urteko 365 egunetan. Halere, neguan edukiera txikiagoko gelak ditu, eta behar diren zerbitzuak.

 

19.- Zenbat plaza ditu Orreagako aterpetxeak?

Udako aterpetxeak instalazio hauek ditu:

- Aterpetxea: 183 pax

Neguko aterpetxea (azarotik martxora):

- 16 pax + 18 pax