alemán    
francés    
inglés    
euskera    
castellano    
Tuiter   Facebook  
Buscar 
Roncesvalles
Roncesvalles
 

ORREAGA ETA BIDEA

LIBER SANCTI JACOBI


Kolejiatako liburutegian sailkatutako Erdi Aroko kodizeak.

Gurutzaden garaian bete-betean sarturik erromesaldiak Erromarantz edo Jerusalemerantz indartsu bideratu zitezkeen arren, txoko guztietan hedatu zen Done Jakue gurtzeko joera, eta horren eragile nagusia Liber Sancti Jacobi famatua izan zen, 1140an erromes frantses batek idatzirikoa.

Erdi Aroko erromesaldiaren zuzeneko lekuko da Liber, eta Done Jakueren tradizioari lotutako kontakizun ugarien zati handi bat jasotzen du, beste zenbait liturgia eta erlijio testuez gain. Orobat, Erdi Aroko Erromesaren Gida bitxia ere badakar, ziur aski Aymerico Picaudek idatzitakoa. Haren edukian -hamaikatxotan irakurria eta aipatua- seguruenik ibilbidea behin baino gehiagotan burutzeak dakarren esperientziaz azaltzen du Done Jakueren bidea. Sobera ezgun ditu Nafarroako lurrak, eta xehetasun franko eskaintzen dizkie. Lurralde honetako jendea, dena den, ez zuen batere begiko ez eta paisaia bera ere -babesgabea eta itxia baitzitzaion-, eta ez du alderi horiek adierazteko aukerarik galtzen.

Famatuak da, halaber "Errolanen Kantorea" XIII. mendeko "La Pretiosa" kodizeari dagokiona. Aterpetxearen arreta baldintzetaz mintzo da bertan, eta Aymerico Picauden oso bestelako ikuspegia eskaintzen du. Ziotenez, fedegabeei nahiz kristauei, aberatsei zein pobreei… denei irekitzen zitzaien hango atea, inolako desberdintasunik egin gabe. Ibiltariek bainua hartzen zuten han, eta oinetakoak konpontzen zitzaizkien. Gaixoei arreta handiago eskaintzen zitzaien, kalitate handiagoko produktuekin zaindu, eta ohe garbi eta bigunetan hartzen zuten atseden, emakume eder eta zintzoek zainduta. Ospitaleak bost bazkari ematen zituen ogiz, ardoz eta haragiz osatuak, eta gutxienez hiru gauez bertan egoteko aukera eskaintzen zien ibiltariei.